 |
GRUPO ORMAK etengabe ari da lanean bikaintasuna lortzeko, eta bere jarduerak aurrera eramateko orduan eman beharreko pauso guztietan hobekuntza bilatzen saiatzen da.
Irizpide hori dela eta, INGESLAN S.L.U-k, gure taldeko eraikuntzako sozietateak, ISO 9001:2000 kalitatearen egiaztagiria lortuta dauka, eraikinak sustatu eta jasotzearen arloan, eta hori erabateko konpromisoa daukalako higiezinen sustapenen esparruan obrak egin eta kudeatzeko moduari dagokionez.
Bikaintasunaren bila aritzeko dugun konpromiso horren erakusgarri, laneko segurtasun eta arriskuekin zerikusia duten arau guztiak zorrotz betetzen ditugu. Hori dela eta, INGESLAN S.L.U enpresak Laneko Arriskuei Aurre Hartzeko Kudeaketa Sistemaren egiaztagiria eskuratu du, OHSAS 18001 erreferentziaduna.
|
|