GRUPO ORMAK-en logotipoa
 
 
Hasiera > Grupo Ormak > Historia
GRUPO ORMAK taldearen eraikina


GRUPO ORMAK
taldearen hasiera 1943. urtean dugu, orduan sortu baitzen gerora Construcciones Mauricio Arregui S.A. familia-elkartea izango zena. Sozietate hori gero, 1981ean, sozietate anonimo bihurtu zen.

1991n, INGESLAN S.L.U. sozietatea sortu zen, gaur egun taldearen barruan eraikuntzez arduratzen den sozietatea. Bi enpresa horien artean 300 obra baino gehiago eraman dituzte aurrera, era guztietako eraikinak jasoz (etxebizitzak, industriak, bulegoak, ikastetxeak, elizak, komentuak, supermerkatuak, eta era guztietako eraikin eta monumentuak zaharberritu eta birgaitu dituzte).

2005ean, Construcciones Mauricio Arregui, S.A banandu, eta horren ondorioz GRUPO ORMAK taldea sortu zen, baliabide teknikoak, materialak eta giza baliabideak bateratzeko asmoz eta higiezinen eta eraikuntzaren arloko talde sendo, integral eta orotarikoa izateko.

GRUPO ORMAK, Ingeslan SLU-ren harreralekua
Pribatutasun politika | Lege Oharra