Eraikinak Jasotzea
 
 
Hasiera > Produktu eta Zerbitzuak > Eraikinak Jasotzea
Eraikinak Jasotzea  


GRUPO ORMAK taldeak era guztietako eraikinetan (etxebizitzak, industria-guneak, bulegoak, eskolak, elizak, hotelak, adinekoen egoitzak, supermerkatuak...) 300 obra baino gehiago egin izanak emandako esperientzia du.

Zerbitzu integrala

GRUPO ORMAK taldean badakigu profesionala ez den batentzat zaila dela eraikuntzako proiektu bati ekin eta aurrera eramatea. Horregatik, proiektuaren zerbitzu integrala eskaintzen dugu, eta ondorioz, ez gara obra burutzeaz bakarrik arduratzen; obra baino lehen eta obraren ondoren egin beharreko izapide eta kudeaketa-lan guztiak ere egiten ditugu.

Ondorengo guztiez arduratzen gara: proiektua idatzi edo berrikusteaz (funtzionaltasunari, iraunkortasunari eta eraikuntzen kostuak eta epeak optimizatzeari lehentasuna emanda), hirigintzaren arloko izapideez edo eraikitzen hasi aurreko derrigorrezko baimenak lortzeaz, eraikitzeaz beraz, eta eraiki ondoren, eraikinaren funtzionamendurako beharrezkoak diren izapide guztiak abiarazteaz.

Horrekin guzti horrekin, eraikin bat jasotzea nahiz eta konplexua izan benetan, sustatzailearentzat erraza izatea lortu nahi dugu. Izan ere, guk proiektua zehaztutako prezioan, epean eta zehaztutako kalitatea zainduz burutuko dugula bermatzen baitugu.

GRUPO ORMAK taldeak egindako zaharren egoitza
   
Pribatutasun politika | Lege Oharra