 |
 |
 |
|
Etxebizitzen sustapena Bergaran
San Lorentzo auzoa.FASE I. (Gipuzkoa)
Kokalekuaren planoa
ETXEBIZITZA BERRIAK 150.000€-TIK AURRERA ˇAPROBETXATU AUKERA!
Sustapena arkitektura ederreko hiru eraikinek osatzen dute, eta horietan kalitatea eta funtzionaltasuna dira nagusi. San Lorentzo auzoan egingo dira etxebizitzak, Maltzaga-Urbina autopistatik 500 metrora eta herriaren erdialdetik 5 minutura, oinez joanda. Ingurunearen ezaugarri nagusiak komunikazio onak izatea eta herriko ikastetxe eta kirolgune nagusietatik (igerileku, futbol-zelai eta abarretatik) gertu egotea dira. Deba ibaiaren ertzean egingo dira etxeok, garai batean lantegiak eta hutsik geratutako etxebizitzak zeuden kokalekuan. Ibaiaren alboan ingurune atsegina sortuko dute. Promozioaren barruan, 72 etxebizitza, garajeak, trastelekuak eta merkataritzako lokalak eraikiko dira, kalitate handiko hiru eraikinetan banatuta, eta Deba ibaiaren gaineko ikuspegi zoragarria izango dute. Etxebizitza gehienak logela bat edo biko apartamentuak dira, kanpoko aldera emango dutenak, eta balkoi zabalak izango dituzte. Dena den, badira 3 eta 4 logelako etxebizitzak ere (Duplex erakoak).
Foiletoa jaitsi
|
Sustapen honi buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen, edo deitu zenbaki honetara:
943 424 430 |
|
 |
|
|
|
|
|
 |
|
|