Gesalaga, Zestoa

Body: 

Proiektu hau Zestoa erdi-erdian dago, Gesalaga eta Zubimusu kaleen artean. Eraikin berria da, 3 logelako 32 etxebizitzarekin, garaje itxiekin eta trastelekuekin.

 

Eraikin honetan, xedea izan da etxebizitza argitsuak, zabalak eta erosoak egitea, kalitate goreneko material eta akaberekin, bai barnean bai kanpoan.

 

PREZIOA: -3 logela (100m2)  179.000€

 

 

Planos de las viviendas

 
ZIMENDUAK: Zimentazio mistoa: zapatak, horma tradizionalak eta mikropiloteak.
EGITURA: Hormigoi armatuzko egitura tradizionala noranzko bakarreko forjaketekin eta zutabeekin. Hormigoizko harlauzak garajean eta beheko solairuan.
ESTALKIA: Makurtua, teila zeramikoa. Laua igogailuen elementu gorakarien gain.
FATXADAK: Bi orriko itxierak. Barruko orria sei zuloko adreiluz egina eta beroa isolatzeko ganberarekin; kanpoko orria bistako adreiluz edo fabrika euskarriz egina harrizko plakarentzat edo emokadurarentzat, eta barrutik zarpiatu hidrofugoa.
KANPOKO AROTZERIA: Kanpoko arotz lanak aluminio lakatuz egingo dira, zubi termiko haustuarekin. Beira bikoitzeko beiraztatzea egiteko aurreikusita dago, Climalit motakoa, behar bezala zigilatua. Etxebizitza barrurako, aluminio zuriko arotz lanak. Aluminio lakatuzko edo anodizatuzko pertsiana bilgarrien bidezko iluntzea, kanpoko arotzeriaren antzeko tratamenduarekin.
BARRUKO ITXIERAK: Etxebizitzaren barruko banaketa egiteko zeramikazko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, matxetoi erakoak edo antzekoak. Etxebizitzen arteko bereizketa egiteko sei zuloko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, alde bat zarpiatuta eta tartean harri zuntzezko manta edo Arliblock motako trenkada trinkoak, indarrean dauden araudiak betez. Hormak igeltsuz estalita margotzeko prest, bainugela, garbigela eta sukaldeetakoak izan ezik; horiek azulejoz estaliak.
ZOLADURAK: .-Sukaldeko, bainugelako eta garbigeletako zoruetan kalitate oneko gres baldosak. Etxebizitzetako gainerako geletan haritzezko oholtxo parketa, handitzean mortairuz kolaztatuta.
AZULEJO ESTALKIAK: .-Sukalde, bainugela eta garbigeletan kalitate oneko azulejo serigrafiatua zorutik sabaira.
BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA: Berokuntza banakakoa izango da, gas bidezko galdara mistoduna, arropa zabaltzeko balkoian. Berokuntza sistemak kobre polibutilenozko hodiak izango ditu banaketa bitubularrean, eta giro termostatoa etxebizitza bakoitzean. Erradiadoreak aluminiozkoak izango dira, eta gela guztietan egongo dira, baita egongelan, bainugeletan eta komunetan ere.
ITURGINTZA: Tresna sanitarioak Roca markako portzelana beiraztatuzkoak, zuriak, Meridian sailekoak edo antzekoak. Roca markako palanka txorrota kromatuak, Logica sailekoak edo antzekoak.
ELEKTRIZITATEA: Instalazio elektrikoak egun indarrean dagoen araudia beteko du. Etxebizitzetan hiru entxufe puntu izango ditu telebistarentzat eta beste hiru puntu telefonoarentzat. Bideoatezain sistema eta antena parabolikoa. Arco serieko Niessen markako mekanismo elektrikoak edo antzekoak.
BARRUKO AROTZERIA: Etxebizitzetako sarrerako ate blindatuak, 3 segurtasun punturekin eta haritz akaberakoak. Barruko ateak kontratxapatuak, leunak, “Block” erakoak, haritz akaberakoak. Egongelan eta sukaldean ate beiraztatuak. Eskuleku kromatuak, arotzeriaren kalitatekoak eta harmoniakoak. Etxebizitzetan salmentako planoan adierazitako armairu landatuak. Ate irristatzaileekin edo tolesgarriekin entregatzen dira, egur akaberaduna o ispiludunak, hutsik eta barrutik forratu gabe.
DEKORAZIOA ETA IGELTSUA: Instalazioen pasabideek hala eskatzen duten geletan igeltsu edo pladurrezko sabai aizuna. Igeltsu jaurtia gainerako geletan. Etxebizitzako gela guztietan igeltsuzko moldura jira guztian.
PINTURA: Halleko, pasabideko, logeletako eta egongeletako paramentu bertikalak koloredun pintura plastiko leunez margoturik, zuzenean igeltsu luzituaren gainean. Etxebizitzako sabai guztiak pintura plastiko leun zuriz margoturik.
SUKALDEKO ALTZARIAK: Sukaldean marka nazional nagusietako goiko eta beheko altzariak, eta honako etxetresna elektriko hauek: Combi erako hozkailua, arropa garbigailua, ontzi garbigailua, bitrozeramika, labe eta mikrouhin labe integratuak eta ke xurgagailua.
IGOGAILUA: Orona etxekoa, 8 pertsonarentzat, ate automatiko eta herdoilgaitzekin. Ataria solairu guztiekin komunikatzen du, sotokoak barne.
GARAJEAK: Garajeko sarreran metalezko ate automatiko bat instalatuko da, urrutiko kontrola eta giltza emango dira. Garaje plazak itxiak izango dira, txapazko ate batekin. Argi puntu bat izango dute. Garajeetako zorua hormigoizkoa izango da, gogortzeko eta hautsaren kontrako tratamenduduna. Hormak eta sabaiak proiektatuak edo margotuak.

Kalitate memoria ...

 

Etiquetas: