Higiezinen proiektu berri oso bat garatzea prozesu gero eta konplexuagoa da, eta hamaika jarduera egin behar dira promotoreak proiektuaren helburua lortzeko.


Enpresa gisa eta eraikuntza enpresa gisa izan dugun ibilbide luzean, egiaztatu dugu higiezinen proiektu askok kostu eta data desbideratze handiak izaten dituztela, modu profesionalean osorik ez kudeatzeagatik (proiektua sortzen denetik guztiz amaitu arte).


Gure Proiektuen Kudeaketa Osoa zerbitzuarekin, profesional espezializatuen talde batek hartzen du higiezinen proiektu osoa kudeatzeko eta gauzatzeko ardura eta erantzukizuna, eta promotorearen interesez eta helburuez arduratzen da uneoro. Horrela, proiektuaren kostuak eta epeak nabarmen murrizteaz gainera, promotoreak denbora gehiago du bere negozioaz edo beste jarduera batzuez arduratzeko, kudeaketa eta erantzukizun osoa gure profesionalen esku uzten baitu.

Proiektuen Kudeaketa Osoa zerbitzuarekin osatzen dugu gure bezeroei eskaini ohi diegun eraikuntza zerbitzua. Bezeroekin elkarlanean aritzen gara Higiezinen Proiektuen fase eta lan guztien plangintzan, antolakuntzan, kudeaketan eta kontrolean (bideragarritasun azterketa, lurzoruaren erosketa, hirigintza kudeaketa, proiektuen idazketa eta izapideak, eraikuntza...).


Gure profesional taldeak balio erantsia ematen dio proiektuaren fase edo jarduera bakoitzari. Proiektuen Kudeaketa Sistema proaktiboa eta behin-behinekoa aplikatzen dugu, eta horri esker, proiektuaren inbertsio osoaren kostuak nabarmen murrizten dira./p>

Laburbilduz, gure higiezinen proiektuetan aplikatzen ditugun esperientzia, ezagutza eta metodologia eskaintzen diegu hirugarrenei.


Horrekin guztiarekin, eraikin berri bat eraikitzeko proiektu konplexua promotorearentzat erraza izatea nahi dugu; izan ere, proiektua adostutako prezioen, epeen eta kalitateen arabera gauzatuko dela bermatzen dugu.







Besteak beste, enpresa, higiezinen promotore, administrazio publiko eta partikular oro; azken finean, zeinahi enpresa, erakunde edo pertsona, berezko euskarri teknikorik ez badu eta eraikuntza proiektu oso bat kudeaketa eraginkor eta erantzukizun paregabearekin gauzatu nahi badu.






  • - Aurreztea proiektuaren kostuetan
  • - Proiektua aldez aurretik ezarritako epeen araberakoa izatea
  • - Kalitate eta funtzionaltasun helburuak lortzea
  • - Proiektuaren kudeaketa profesionalizatzea
  • - Erantzukizun paregabea
  • - Jabetzak proiektuaren kontrol maila handiagoa izatea, ardura eta lan gutxiagorekin



“Gure Proiektuen Kudeaketa Osoa zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jakinarazi iezaguzu eta zurekin harremanetan jarriko gara”