Osteko Kale 5, Markina-Xemein (Bizkaia)

Body: 

Etxebixitza promozio berria Markina-Xemeingo erdigunean, funtzionalitatea eta kalitate konstruktiboa nagusi diren eraikuntza batean.

Orientazio, banaketa eta akabera bikainak dituzten etxebizitzak. Argi askorekin eta erabat kanpora ematen duten gelak. Pisu guztiak sukaldea erabat hornituta entregatzen dira.

Garaje itxiak eta/edo trastelekuak lortzeko aukera dago.

  • GARAJEAK ETA TRASTELEKUAK SALMENTAN:

     

    1. ESTRUKTURA:

      Hormigoi armatuz eginiko estruktura tradizionala.

    2. FATXADA:

      Bi orriko itxierak. Barruko orria sei zuloko adreiluz egina eta beroa isolatzeko ganberarekin eta kanpoko orria geruza bateko mortero eta bistako adreiluekin.

      Balkoietako zoruak portzelanazko gres ez labaingarriz edo antzekoz jarriak.

    3. ATARIA:

      Atariko zorua marmolez edo granitoz estalia.

      Marmol edo granito konbinazioz estalitako hormak; egurra eta pintura edo iztukadura atarietan.

    4. KANPOKO AROTZERIA:

      Kanpoko arotz lanak aluminio lakatuz egingo dira, zubi termiko hautsturarekin eta beira bikoitzeko beiraztatzea.

      Aluminiozko pertsiana bilgarriak kanpoko arotzeriaren antzeko tratamenduarekin.

    5. ESTALKIA:

      Teilazko estalki inklinatua tratatutako rastrel bikoitzeko egur gainean eta poliuretanozko proiektatutako isolamenduarekin.

      Ur bero sanitarioa lortzeko behar den eguzki energia lortzeko eguzki plakak.

    6. BARRUKO ITXIERA:

      Etxebizitza barruko banaketa egiteko zeramikazko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, matxetoi erakoak edo formatu haundiko adreiluak.

      Etxebizitzen arteko bereizketa egiteko sei zuloko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, alde bat zarpiatuta eta tartean harri zuntzezko manta edo Arliblock motako trenkada trinkoak, indarrean dauden araudiak betez.

      Hormak igeltsuz estalita margotzeko prest, bainugela, garbigela eta sukaldeetakoak izan ezik;horiek azulejos estaliak.

    7. ZOLADURAK:

      Sukaldeko, bainugelako eta garbigeletako ziruetan kalitate oneko gres baldosak; horiek erosleak aukeratuko ditu saltzaileak eskainitako erakusgai askoren artetik.

      Etxebizitzen gainerako geletan haritzezko oholtxo edo parketa.

    8. AZULEJO ESTALKIAK:

      Sukalde, bainugela eta garbigeletan kalitate oneko azulejo serigrafiatua zorutik sabaira; horiek erosleak aukeratuko ditu saltzaileak eskainitako erakusgaien artetik.

    9. BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA:

      Galdara indibiduala. Ura berotzeko ekoizpenaren zati bat estalkiko eguzki plaken bitartez egiten da.

      Gela guztietan aluminiozko erradiadoreak.

      Giro termostatoa berogailua programatu edota erregulatzeko.

    10. ITURGINTZA:

      Tresna sanitarioak Roca Serie Meridian markako portzelana beiraztatukoak edo antzekoak, zuriak.

      Roca markako palanka txorrota kromatua.

    11. ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK:

      Instalazio elektrikoa tentsio baxuko elektroteknikoen araudian zehatutakoan oinarrituta.

      Arco serieko Niessen markako mekanismo elektrikoak.

      Atezain automatikoa.

      Telebistako bi hartune etxebizitzako. Etxebizitzen instalazio elektrikoa pertsonalizatzeko aukera ezarriko duen elektrizistarekin zuzenean.

    12. BARRUKO AROTZERIA:

      Etxebizitzetako sarrerako ate blindatuak, 3 segurtasun punturekin eta haritz akaberakoak. Barruko ateak kontratxapatuak, leunak, "Block" erakoak, haritz akaberakoak. Egongelan eta sukaldean ate beiraztatuak.

      Eskuleku kromatuak

      Etxebizitzetan salmentako planoan adierazitako armairu landatuak. Ate irristatzaileekin hutsik eta barrutik forratu gabe.

    13. DEKORAZIOA ETA IGELTSUA:

      Instalazioen pasabideek hala eskatzen duten geletan igeltsu edo pladurrezko sabai aizuna. Igeltsu jaurtia gainerako geletan.

    14. PINTURA:

      Halleko, pasabideko, logelako eta egongeletako parametru bertikalak koloredun pintura plastiko leunez margoturik, zuzenean igeltsu luzituaren gainean.

      Etxebizitzako sabai guztiak pintura plastiko leun zuriz margoturik.

    15. SUKALDEKO ALTZARIAK:

      Sukaldean marka nazional nagusietako goiko eta beheko altzariak, eta honako etxetresna elektriko hauek: Combi erako hozkailua, arropa garbigailua, ontzi garbigailua, bitrozeramika, labe eta mikrouhin labe integratuak eta ke xurgagailua. Granitozko edo Silestone gainaldea.

    16. GARAJEAK:

      Garajeko plazak itxiak izango dira, ple leva motako txapazko ate batekin.

      Garajeetako zorua hormigoizkoa izango da, gogortzeko eta hautsaren kontrako tratamenduduna.

    17. OHARRAK:

      Kalitate memoria honetan agertzen dena  aurrerapen moduan egiten da, proiekturen egilea den arkitektuak edo obrako zuzendariak arazoi teknikoengatik aldaketa posibleak edo gauzatze arauak interpretatzea, beti ere kalitatea kontuan hartuz.

      Memoria honetan zehaztutako modelo edo markaren bat ezingo balitz instalatu fabrikatzeari edo hornitzeari utzi diotelako, kalitate berdin edo hobeko produktu bategatik aldatuko litzateke.

      Ohartzen da, solairuaren planoetan zehaztutako zutabeen dimentsioak estandarrak direla, hauek handitzeko edo txikitzeko aukera egonik, etxebizitza kokatzen den solairuaren eta instalazioen pasabidearen arabera. Modu berean, etxebizitzan planoetan agertzen ez diren mocheta berriak habe faltsuak eta instalazioen pasabideak egon daitezke.

      Salmenten informazio bezala erabiltzen diren irudi edo infografiek eraikuntzaren etorkizuneko egoera bat agertzen dute eta ez dute kontratukako baliorik, eraikitzerako garaian arrazoi teknikoengatik edo beste gauza batzuengatik aldaketak sor baitaitezke. Kasu guztietan, eraikuntzaren kalitate maila orokorra bermatzen da.

     
  • Etiquetas: