GRUPO ORMAK higiezinen eraikitzaile talde bat da, eta 50 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean. Enpresa sendoa, integrala eta egokikorra da, eta 300 eraikuntza lan baino gehiago egin izanaren bermea eskaintzen die bezeroei.

Familia enpresa gisa hasi zenetik, GRUPO ORMAK enpresa asko garatu da, eta erreferente bihurtu da Euskal Herriko higiezinen eraikuntzaren eta promozioaren sektorean, proiektu guztiak seriotasunez eta zorroztasunez lantzen dituelako.

  • GRUPO ORMAK Donostiako bulego nagusiak.

  • Oficinas centrales de Grupo Ormak en San Sebastián.

GRUPO ORMAK taldeak egiaztatuta du Eraikinak Promozionatzeko eta Eraikitzeko jarduera ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiriaren bidez, eta, era berean, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria du, OHSAS 18001 erreferentziaren arabera.

Eraikuntzaren sektoreko Enpresa Bermatuen Erregistroan (EBE) izena emanda dago, eta Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erregistro Ofizialean enpresa kontratista gisa erregistratuta dago.

Gainera, Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak nahiz Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak emandako Eraikuntzarako Kontratisten Sailkapeneko maila handiena du (C taldea, F kategoria).

ORMAK enpresak konpromisoa du inguruarekin eta lurraldearekin. Gipuzkoako hainbat erakunderekin elkarlanean dihardu, eta honako elkarte eta erakunde hauetako kide da, besteak beste: ADEGI (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea); ASCONGI (Gipuzkoako Etxegileen Elkartea), Zuzendaritza Taldeko partaide da; EUSKO GANBEREN FAMILIA ENPRESAREN ERAKUNDEA (Batzorde Betearazleko kidea da), eta GIPUZKOAKO MERKATARITZA GANBERA, Batzarreko kidea izateaz gainera, Batzorde Betearazleko kidea ere bada.