San Lorentzo, Bergara

Body: 

Grupo Ormak taldearen etxebizitza libreen promozio hau Bergarako San Lorentzo auzoan dago. Logela bateko, biko eta hiruko etxebizitzak eskaintzen dira, akabera eta kalitate bikainekin. Etxebizitzak kanpora begirakoak dira, Deba ibaira begira daude, eta balkoi handiak dituzte. Gainera, duplex moduko etxebizitzak ere badaude.

 

Etxebizitzen akaberak pertsonalizatzeko aukera dago, baita garajeak eta trastelekuak erosteko ere.

 

Promozioa Deba ibaiaren ertzean, autopistatik 500 metrora, Malzaga-Urbina errepidean eta herriaren erdigunetik 5 minutura oinez. Gunea komunikazio onak izateagatik eta ikastetxetik eta herriko kirol instalazio nagusietatik (igerilekuak, futbol zelaia, etab.) hurbil egoteagatik nabarmentzen da.

San Lorentzo promozioko eraikinak honako helbide hauetan daude:
San Lorentzo auzoa Leizariako San Lorentzo kalea, 3,5,7 eta 9 Bergara

 

 

  •  

  •  

  •  

  •  

 
ZIMENDUAK: .-Zimentazio mistoa: zapatak, horma tradizionalak eta pantaila hormak.
EGITURA: .-Hormigoi armatuzko egitura tradizionala.
FATXADAK: .-Bi orriko itxierak. Barruko orria sei zuloko adreiluz egina eta beroa isolatzeko ganberarekin; kanpoko orria bistako adreiluz edo fabrika euskarriz egina harrizko plakarentzat edo emokadurarentzat, eta barrutik zarpiatu hidrofugoa. .-Balkoietako zoruak portzelanazko gres ez labaingarriz edo antzekoz jarriak.
ATARIA eta ESKAILERAK: .-Atariko zorua marmolez edo granitoz estalia eta planta altuko eskailerak. .- Marmol edo granito konbinazioz estalitako hormak; egurra eta pintura edo iztukadura atarietan. .-Eskaileretako hormak Ispoputz edo antzekoz pintatuak.
KANPOKO AROTZERIA: .-Kanpoko arotz lanak aluminio lakatuz egingo dira, zubi termiko haustuarekin. Beira bikoitzeko beiraztatzea egiteko aurreikusita dago, Climalit motakoa, behar bezala zigilatua. Etxebizitza barrurako, aluminio zuriko arotz lanak. .-Aluminio lakatuzko edo anodizatuzko pertsiana bilgarrien bidezko iluntzea, kanpoko arotzeriaren antzeko tratamenduarekin.
ESTALKIA: .-Estalki inklinatua eta zeramikazko teilak.
BARRUKO ITXIERAK: .-Etxebizitzaren barruko banaketa egiteko zeramikazko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, matxetoi erakoak edo antzekoak. .-Etxebizitzen arteko bereizketa egiteko sei zuloko adreilu hutsez egindako trenkada bikoitzak, alde bat zarpiatuta eta tartean harri zuntzezko manta edo Arliblock motako trenkada trinkoak, indarrean dauden araudiak betez. .-Hormak igeltsuz estalita margotzeko prest, bainugela, garbigela eta sukaldeetakoak izan ezik; horiek azulejoz estaliak.
ZOLADURAK: .-Sukaldeko, bainugelako eta garbigeletako zoruetan kalitate oneko gres baldosak; horiek erosleak aukeratuko ditu saltzaileak eskainiko dituen erakusgai askoren artetik. .-Etxebizitzetako gainerako geletan haritzezko oholtxo parketa, handitzean mortairuz kolaztatuta, leundua eta berniz satinatuz akabatua.
AZULEJO ESTALKIAK: .-Sukalde, bainugela eta garbigeletan kalitate oneko azulejo serigrafiatua zorutik sabaira; horiek erosleak aukeratuko ditu saltzaileak eskainiko dituen erakusgai askoren artetik.
BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA: .-Gela guztietan aluminiozko erradiadoreak. Erradiadore-eskuoihal euskarriak bainugela eta garbigeletan. .-Giro termostatoa. .- Banakako kontsumo neurgailua etxebizitzako. .-Sotoan kokatutako galdara gela baten bidez ur bero sanitarioa sortzeko eta berogailuak berotzeko komunitateko sistema. Ur sanitarioaren zati bat 5. eta 7. atarietako estalkiaren gainean kokatutako eguzki plaken bidez berotuko da.
ITURGINTZA: .-Tresna sanitarioak Roca markako portzelana beiraztatuzkoak, zuriak. .-Roca markako palanka txorrota kromatuak. Dutxan eta bainuontzian txorrota termostatikoak.
ELEKTRIZITATEA: .-Etxebizitzetan telebistarentzat eta telefonoarentzat hartune bana egongelan eta logeletako bakoitzean. Bideoatezain sistema. .-Arco serieko Niessen markako mekanismo elektrikoak. .-Etxebizitzaren instalazio elektrikoa pertsonalizatu daiteke zuzenean elektrikari instalatzailearekin.
BARRUKO AROTZERIA: .-Etxebizitzetako sarrerako ate blindatuak, 3 segurtasun punturekin eta haritz akaberakoak. .-Barruko ateak kontratxapatuak, leunak, “Block” erakoak, haritz akaberakoak. Egongelan eta sukaldean ate beiraztatuak. .-Eskuleku kromatuak, arotzeriaren kalitatekoak eta harmoniakoak. .-Etxebizitzetan salmentako planoan adierazitako armairu landatuak. Ate irristatzaileekin edo tolesgarriekin entregatzen dira, egur akaberakoak (haritz akaberakoak) eta ispiluarekin, hutsik eta barrutik forratu gabe. .-Etxebizitzako armairuak pertsonalizatu daitezke zuzenean arotzarekin.
DEKORAZIOA ETA IGELTSUA: .-Instalazioen pasabideek hala eskatzen duten geletan igeltsu edo pladurrezko sabai aizuna. Igeltsu jaurtia gainerako geletan. Etxebizitzako gela guztietan igeltsuzko moldura jira guztian.
PINTURA: .-Halleko, pasabideko, logeletako eta egongeletako paramentu bertikalak koloredun pintura plastiko leunez margoturik, zuzenean igeltsu luzituaren gainean. (Aukeratu egin daiteke, saltzaileak erakutsitako koloreen erakusgaien artean). .-Etxebizitzako sabai guztiak pintura plastiko leun zuriz margoturik.
SUKALDEKO ALTZARIAK: .-Sukaldean marka nazional nagusietako goiko eta beheko altzariak, eta honako etxetresna elektriko hauek: Combi erako hozkailua, arropa garbigailua, ontzi garbigailua, bitrozeramika, labe eta mikrouhin labe integratuak eta ke xurgagailua. Granitozko edo Silestone gainaldea. .-Sukaldea pertsonalizatu daiteke, akaberak hautatuz eta sukalde edota etxetresna elektriko ereduak aldatuz, saltzaileak izendatutako fabrikatzailearekin eta banatzailearekin soilik.
IGOGAILUA: .-Orona etxekoa, 8 pertsonarentzat, ate automatiko eta herdoilgaitzekin. Eraikineko solairu guztiak komunikatzen ditu (4. solairuko duplex etxebizitzen goiko solairua izan ezik).
GARAJEAK: .-Garajeko sarreran metalezko ate automatiko bat instalatuko da, urrutiko kontrola eta giltza emango dira. .-Garaje plazak itxiak izango dira, txapazko ate batekin. Argi puntu bat izango dute. .-Garajeetako zorua hormigoizkoa izango da, gogortzeko eta hautsaren kontrako tratamenduduna.
TRASTELEKUAK: .-Trasteleku gehienak Erdisotoan, I. Sotoan eta II. Sotoan daude. .-Txapazko atearekin emango dira; zorua gresezko plaketazkoa izango da. .-Argi puntu bat eta entxufe bat izango dituzte.

Kalitate memoria...

 

 

Etiquetas: