Ormak Taldea – Eraikitzaileak eta higiezinen sustatzaileak

60 urte baino gehiago igaro dira gure enpresa sortu zenetik; hots, Mauricio Arregui Bergaran eta Debagoienean kontratista-lanetan hasi zenetik.

Harrezkero, ehunka enpresak, industriak eta erakundek izan dute konfiantza gugan beren lan eta proiektuetarako; kale, plaza eta auzo ugari sortu ditugu; eta milaka gipuzkoarrek aukeratu dituzte gure etxebizitzak.

Dagoeneko familiako hiru belaunaldi aritu gara, gurekin egon diren pertsonekin batera, higiezinen proiektuak eraikitzen, sortzen eta garatzen.

Garaiak aldatu egiten dira, modak ere bai, gauza guztiek eboluzionatzen dute… Gure enpresa eta hura osatzen duten pertsonak ere aldatzen eta eboluzionatzen joan dira, baina gure filosofiari, bizitza eta lana ulertzeko moduari eta gure arbasoen estiloari leial jarraitzen dugu.

Gaur, lehenengo eguneko ilusio eta gogo berarekin lan egiten jarraitzen dugu, gure ibilbideak eta esperientziak indartu egiten gaitu, eta pertsonen eta profesionalen taldea inoiz baino prestatuago dago.

Ongi etorri gure homera, ongi etorri gure etxera, ongi etorri zure etxera!

Ormak konpromisoa da

Gure lanarekiko
 konpromisoa

Gure lanarekiko
 konpromisoa

3 belaunaldi helburu komun batekin konprometituta: gure lana ardura, segurtasun eta konfiantza handienarekin egitea.

Pertsonekiko
 konpromisoa

Pertsonekiko
 konpromisoa

Lehentasuna pertsonak dira: beren etxea aukeratzeko, eraikin berri bat proiektatzeko, beren enpresa berritzeko edo ikastetxe bat eraikitzeko gugan konfiantza duten pertsonak.

Gure ingurunearekiko
 konpromisoa

Gure ingurunearekiko
 konpromisoa

Gipuzkoaren alde eta Gipuzkoarentzat lan egiten dugu, gure hirien eta gure lurraldearen hiri-garapen jasangarriarekin konprometituta gaude.